Europako kutsatzeen goraldiaz ohartarazi du OMEk

Osasunaren Mundu Erakundeak jakinarazi duenez, iragan astean 1,2 milioi pertsona kutsatu ziren Europan. Herrialde batzuetan neurriak goizegi arindu izana salatu du erakundeak.

Maskara jarri beharra adierazten duen kartela, Bremenen (Alemania). FOCKE STRAGMANN, EFE
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko martxoaren 18a
16:33
Entzun

Hirugarren astez jarraian, koronabirusaren transmisioa larriagotu egin da Europan; hala jakinarazi du Osasunaren Mundu Erakundeak. Zehazki, emandako datuen arabera, joan den astean 1,2 milioi kasu atzeman ziren. Gainera, heriotzen gaineko informazioa ere eguneratu du erakundeak: Europan 900.000 pertsona baino gehiago hil dira gaitzarekin pandemia hasi zenetik.

Makurtzera egin du pandemiaren bilakaerak, eta egoeraren larritasunaz ohartarazi du Hans Kluge Europako OMEko zuzendariak: «Arriskua agerikoa da oraindik ere». Gainera, zuzendariak erantsi du premiazkoa dela izurriteari kontra egiteko neurriek «irmoki» segitzea indarrean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.