interNET

'.eus' domeinua, hurrengo fasera

ICANNek urte bukaeran jakinaraziko du onartuko duen.

2012ko ekainaren 13a
17:06
Entzun 00:00:0000:00:00

ICANN erakundeak jakinarazi du hurrengo fasera igaro diren domeinuen artean .eus dagoela. Urtarrilean zabaldu zuen domeinu berriak eskatzeko aukera, eta ia bi mila izen aurkeztu ziren.

Urte bukaeran jakingo da zein onartuko dituzten. ICANNek egitasmoen baliabideak kontuan hartuko ditu, besteak beste.

Zertarako izan daiteke .eus? Bultzatzaileen arabera, "Internetek kultura aniztasuna mailarik gorenean kokatzen du, eta, horren baitan, gaur egun euskarak eta euskal kulturak Interneteko aterpe teknologiko propioa izan dezakete .eus-ekin. Ikur hori euskara eta euskal kultura sustatzeko tresna izango da. Domeinuak euskara lehen mailako hizkuntza bihurtuko du Interneten".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.