Euskal Herriak aspalditik duen «ukazio eta zapalketaren» adibide gisa uler daiteke Espainiak eta Frantziak «inposatutako egutegia». Hori uste dute, behintzat, LABek, EHNEk, Ikasle Abertzaleek eta beste zenbait eragilek. Egoera horri aurre egiteko, berriz, «herri gisa» erantzuteko deia egin dute.
Inposizioaren azken adibideetako bat, eragile horien arabera, urriaren 25a da; Gernikako Estatutuaren eguna, alegia. Baina ospakizun horrekin bat ez datozela adierazteko egun horretan lan egingo dutela erantsi dute: «Guk ez dugu urriaren 25a jaieguntzat hartuko; ez dugu Euskal Herriaren zatiketa areagotuko duen lege baten goraipamenik egingo».
Era berean, «herri honen» eraikuntzaren alde lan egingo dutela erantsi dute. Horretarako, «burujabetza izateko eskubide eta beharra» duen lurralde bat dagoela aldarrikatuz. Hala, urriaren 25erako hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Gernikako hainbat txokotan «herri eskolak» egingo dituzte. Lantzeko gaien artean daude: historia, nazio egituratzea, hezkuntza eta ekonomia, besteak beste. Horrez gain, «burujabetza aurrera eramateko» arlo bakoitzean egin daitezkeen ekarpenen inguruan hausnartuko dute.
Euskal eragileek diote herri gisa aurre egin behar zaiola egutegi inposizioari
Urriaren 25eko ospakizunarekin ados ez daudela agertzeko, hainbat ekitaldi antolatu dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu