Euskal eragileak Via Catalanan

Euskal eragileen ordezkaritza zabalak hartu du parte giza katean

Besteak beste, EAJ, EH Bildu, Udalbiltza, ELA, LAB, eta Independentistak sarea Katalunian dira, Diadari eta Via Catalanari babesa adierazteko.

Udalbiltzako ordezkariak, 17:14ean.
jon olano
2013ko irailaren 11
08:10
Entzun

Euskal Herriko alderdi, sindikatu eta erakundeek ere ordezkaritza izan dute Via Catalanan. Independentistak sareko 150 kide Bartzelonako Gracia etorbidean izan ziren atzo, antolaketa lanetan laguntza ematen. Hiriburuko beste zenbait gunetan izan ziren, besteak beste, Udalbiltza, EH Bildu, Aralar, LAB eta ELAko ordezkariak ere.

Laura Mintegi, Maribi Ugarteburu, Maiorga Ramirez eta Diana Urrea joan ziren EH Bilduren izenean; Xabier Mikel Errekondo, Rafa Larreina eta Jon Iñarritu diputatuak, berriz, Amaiurrenean. Pernando Barrena Sortuko bozeramailea ere han izan zen, besteak beste.

EAJk, berriz, Diadako ekitaldi ofizialetan hartu zuen parte. Andoni Ortuzar eta Joseba Aurrekoetxea Rafael de Casanovaren aldeko lore eskaintzan izan ziren; ondoren, Kataluniako Parlamentuan egingo duten ekitaldi instituzionalean hartu zuten parte EAJko bi ordezkariek.

Ortuzarrek elkartasuna adierazi zion Kataluniari, erreferendumaren aurrean Espainiak erakutsitako "onespenik ezaren" harira. Gaineratu zuen "Euskadik eta Kataluniak bakean eta askatasunean" euren etorkizuna erabakitzeko aukera aitortu beharreko eskubide nazional bat dela. Halaber, garrantzitsuena galdeketa bera egin ahal izatea dela erantsi zuen, erreferenduma 2014an "edo 2016an" izan.

Bestalde, Bilboko Albiako lorategietan ere osatu zuten gaur giza katea, Via Catalanari sostengua adierazteko. 20:00etan dute hitzordua.

[Storify]http://storify.com/Berria/via-catalanari-babes-mezuak-euskal-herritik[/Storify]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.