Politika

Euskal Errepublika eraikitzera deitu du Sortuk, "dena erabakitzeko"

Manifestazioa egin du Donostian. Nabarmendu duenez, "herri aktibazioa" da eragile politikoen arteko akordioak praktikara eramateko berme bakarra.

jarraia155508.jpg
2018ko abuztuaren 11
19:13
Entzun

Donostiako Aste Nagusiaren hasiera egunean, manifestazioa egin du Sortuk, hiriaren erdiguneko kaleetan barrena. Dena erabakitzeko, Euskal Errepublika lelopean, Euskal Herriarentzako errepublika independente baten "beharra" nabarmendu du alderdiak.

Manifestazioaren amaieran, adierazpena irakurri du Nuria Altzugarai Sortuko kideak. Haren esanetan, "zapalkuntzarik gabeko herria, gizon eta emakume librez osatutako herria" lortzeko egin du lan ezker abertzaleak errepublika independente baten alde. Eta helburu horri eusten dio gaur egun ere. "Guztion Euskal Errepublika" aldarrikatu du, "herri borondatea agertu eta erabakiak gure esku hartzeko".

Helburu horretarako bidean, Euskal Herria "aro berri batean" dagoela adierazi du Altzugaraik, eta "urrats berriak egiteko" baldintza "hobeak" daudela gaineratu du. Pausoak emateko gakoa "herriaren aktibazioa" da, ohartarazi duenez. "Herria dugu paperean idazten diren akordio horiek praktikara eramateko berma bakarra; ez baitago akordio politiko eraginkorrik, ez baitago aldaketa errealik, herriaren babesik gabe".

Sorturen iritziz, herriaren mobilizazioa ezinbestekoa da eragile politikoak subiranotasunaren bidera bultzatzeko: "EAJk bi bandetara jokatzeko duen trebeziatik ateratzeko, Ahal Dugu hitzetatik ekintzetara ekartzeko eta Nafarroan abiatutako aldaketa bururaino gauzatzeko".

Aratz Urruzmendi eta Arritxu Larrañaga Sortuko kideei eginiko elkarrizkea argitaratu zuen BERRIAk, ostiralean. Urruzmendik eta Larrañagak nabarmendu zuten Espainiako eta Frantziako estatuetan ez dagoela bizitza duin bat eta herri justu bat eraikitzeko aukerarik.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.