Hona hemen, aurrerapen gisa, Hasier Arraizen esan batzuk:
- "Nafarroan estrategikoki sekulako aurrerapausoa eman da. EH Bilduk helburu nagusi bat zuen: Nafarroan aldaketa politikoari atea irekitzea. Lortu da. Nafarroatik alda daitezke gauzak Euskal Herri osoan".
- "Ezin da ezkutatu Gipuzkoan atzerapausoa izan dugula. Zer baino gehiago –hori ez dugu ezbaian—, nola da zalantzan duguna. Nolabait, herritarrengandik aldendu egin gara. Umiltasun handiagoa izan behar dugu".
- "Estrategikoki Euskal Herrian hegemonia nahi badugu, hori Bilbo Handia deiturikoa irabaztetik etorriko da. Bestela, ahaztu. Oraingo emaitzak urriegiak dira. Bizkaia, bere barnean, soziologikoki oso desberdina da, eta guk akats bat egiten dugu: Bizkaia osoan berdin jokatzen dugu. Nafarroak, Gasteizek eta Ipar Euskal Herriak erakutsi digutena izan da toki bakoitzak bere estrategia behar duela. Euskal Herri asko daude eta, ondorioz, ezin da EH Bildu bakarra egon".
- "Ea gai garen Ahal Dugu-rekin eta Irabazirekin elkarlanean aritzeko eta indar harremanak aldatzeko".