euskal herria

'Euskal Herria' markaren irudi korporatiboa landu du Udalbiltzak

Helburua "euskal nazioa identifikatuko duen marka bat bultzatzea da", eta "udaletatik gizarteko arlo guztietara" zabaldu nahi du. Eskuliburua osatzen ari da, eta lehen atalak prest dauzka.

'Euskal Herria' markaren irudi korporatibo berria, Udalbiltzak landutakoa.
enekoitz esnaola
2014ko ekainaren 13a
19:54
Entzun

Udalbiltzaren lanaren lehendabiziko urratsa Euskal Herria marka diseinatzea izan da. Kolore gorria, berdea eta zuria erabiliz, sei herrialdeetako armarriak eta Euskal Herria hitza jarri ditu, eta kasu batzuetan Basque Country elea eta eus laburdura ere bai.

Eskuliburuan aplikazio ugari jasoko du, eta lehentasuna eman die udalerrietako sarrera eta irteeratako bide seinaleei eta udaletxeetan erabili ohi diren paper eta inprimakiei. 

Euskal herritartasuna ildoaren baitan kokatu du egitasmoa. "Pauso praktikoak eman nahi ditugu Euskal Herriaren eta euskal herritartasunaren aitortza lortzeko. Garrantzitsua iruditzen zaigu gure sinboloak normalizatzea eta kaleetako paisaiak gure errealitate nazionalaren adierazgarri izatea, Euskal Herria gure herri eta hirietako mapan kokatzeko". Udalbiltzak herritarrei ere dei egin die euskal ikurrak erabiltzera.

Iaz berrantolatu zen udalen eta udal hautetsien biltzarra, eta haren bost ildoetako bat da Euskal herritartasuna. Joan den urtean jarri zuen abian aurrenekoa: garapen eta kohesio sozioekonomikoari buruzkoa —Pirinioetan proiektu bat garatzen ari da—.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.