Azken egunetan pil-pilean egon da torturaren auzia Nafarroan. Ostiraletik larunbatera, Esteban Muruetagoiena torturaren aurkako lehen foroa izan zen, eta, herenegun, manifestazioa. Atzo, Parlamentu aurrean foroko antolatzaileek balantzea egin zuten, eta gogora ekarri zuten 2002tik Euskal Herrian 553 salaketa izan direla eta Espainian 6.235. «Datuek argi erakusten dute praktika hori sistematikoa dela estatu osoan, nahiz eta gure herrian zenbakiak larriagoak izan», aipatu zuen Fran Balda Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kideak.
Nazioarteko erakundeek ohartarazten duten legez, Baldak aipatu du inkomunikazioak ahalbidetzen duela tortura eta «isiltasunaren aldeko ituna» dagoela. Kate horretan jende askok parte hartzen duela ere salatu du: «Politikariek agindu, poliziek men egin, auzitegietako medikuek eta ofiziozko abokatuek legezkotasuna eman deklarazioei, epaileak salaketei ez entzunarena egin eta komunikabideek isildu edo justifikatu egiten dute», Baldaren arabera.
Mobilizazioen bidez, inkomunikazioa indargabetzearen lan egiteko eskatu du foroak, eta Torturaren Aurkako Taldeak torturari aurre hartzeko emandako gomendioak ezartzearen alde.
Euskal Herrian 553 tortura salaketa izan dira 2002tik, eta Espainian, 6.235
Iruñean izandako foroak ondorioztatu du inkomunikazioa indargabetzea lortu behar dela denen artean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu