Euskal Herrian ere elkarrizketa bultzatzeko eskatu dio ezker abertzaleak EBri

Bakearen Nobel saria jaso izanaren harira eskatu diote Europako Batasunari gatazka konpontzen laguntzeko

Erredakzioa
2012ko urriaren 14a
00:00
Entzun
«Bertako kide den herrialde batean, Euskal Herrian, konpondu gabe geratzen den azken gatazka armatua konpontzen laguntzeko» eskatu dio ezker abertzaleak Europako Batasunari. Izan ere, ezker abertzaleak gogoratu du «bakearen eta adiskidetzearen alde egindako lan oparoa» izan dela Bakearen Nobel saria Europako Batasunari emateko arrazoi nagusietako bat, eta adierazi du Euskal Herrian ere beharrezko direla bakea eta adiskidetzea. Bala, elkarrizketa bultza dezala eskatu diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.