Elkar argitaletxeak Euskal Herriaren orainari eta etorkizunari buruzko «proposamen ausartak» eta «gogoetasakonak» bildu ditu Euskal Herria: errealitatea eta utopia liburu berrian. EHU Euskal Herriko Unibertsitateak Donostian egindako Udako Ikastaroetan jasotako hainbat ekarpenekin osatu dute liburua. Hain justu ere, hauek egin dituzte ekarpenak: Pako Aristik, Joxe Azurmendik, Brian Currinek, Juan Jose Ibarretxek eta Joseba Zulaikak. Xabier Insaustik koordinatu du liburua.
Elkar argitaletxeak dioenez, liburu «gomendagarria» da Euskal Herriak aurrean duen aro berriari begira «nondik gatozen, non gauden eta zer nahi dugun» hausnartu eta ondorioak ateratzeko.
Euskal Herriaren erronkei buruzko liburu bat atera dute, hainbat ekarpenekin
'Euskal Herria: errealitatea eta utopia' liburuan, Currinek eta Ibarretxek idatzi dute, besteak beste
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu