euskal herria

Euskal lurralde elkargoaren aldeko elkarretaratzea eginen dute ekainaren 1ean

Euskal lurralde elkargoaren aldeko koordinazioak hainbat protestaren berri eman du goiz honetako prentsaurrekoan. Deszentralizazioaren III. Akta Parlamentura iristekoa dela eta, hainbat mobilizazio dituzte finkaturik, "Euskal Herriaren ahotsa entzunarazteko".

Jenofa Berhokoirigoin.
2013ko martxoaren 30a
18:43
Entzun

Nahiz Marylise Lebranchu Deszentralizazio ministroak jakinarazi Deszentralizazioaren III. Aktan ez dela Ipar Euskal Herriaren ezagupen instituzionalik egongo, aldarri horren aldeko mobilizazioa azkartuz joanen da ondoko asteetan. Hain zuzen, euskal lurralde elkargoaren aldeko elkarretaratzea antolatu du aldarrikapen hori eramaten dabilen koordinazioak. Ekainaren 1ean eginen da, Baionan. "Euskal Herriaren ahotsa entzunaraztea" dute helburu koordinazioko kide diren Hautetsien Kontseiluak, Garapen Kontseiluak, Auzapezen Biltzarrak, Batera plataformak eta Baionako Merkatal eta Industria Ganberak.

Bestalde, apirilaren 27an euskal lurralde elkargoari buruzko goi biltzarra ere burutuko dute. Ipar Euskal Herriko eragile sozial, politiko, ekonomiko eta kulturalak bertaratuko dira aurkezteko konkretuki zer ekarriko lukeen ezagupen instituzionalak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.