Bake prozesuak eta gatazken konponbideak izenburupean, Nazioarteko II. Bake Konferentzia egiten ari dira Venezian, Italiako hiriburuko udalaren Bakerako Zentroak antolatuta. Gatazken konponbiderako prozesu demokratikoak bultzatzea da konferentziaren helburua, alde guztien mintzaidetza eta erabakimena oinarri hartuta. Nazioarteko esperientziak aztertu, eta gatazkan dauden herriei laguntza emateari begira antolatzen dira jardunaldiak. Euskal Herria toki berezia izaten ari da aurtengoan.
Jone Goirizelaia abokatuak, Marian Beitialarrangoitia Hernaniko alkateak eta Juan Karlos Alduntzin Udalbiltza auzian epaitu eta absolbitu zutenak osatzen dute euskal ordezkaritza. Goirizelaia aritu zen atzo, Kurdistan, Ipar Irlanda eta Alemaniako ordezkariekin batera, eta gaur arituko dira Beitialarrangoitia eta Alduntzin. Euskal Herriko egoeraren berri eta ezker abertzalearen apustuaren berri ematen ari dira.
Jardunaldiak hasi aurretik, harrera ofiziala egin zieten parte- hartzaileei Veneziako Udaleko ordezkariek. Euskal Herriko, Kurdistango eta Irlandako kideei ongietorri adeitsua eman zieten Erminio Viero udaleko presidenteak eta Partido dell Rifondazzione Comunistako zinegotzi Sebastiano Bonziok. «Bakean eta demokrazian oinarritutako etorkizuna» opa zieten.
Euskal ordezkariak Venezian dira, Nazioarteko Bake Konferentzian
Ezker abertzaleak egindako apustuaren berri emango dute Goirizelaia, Alduntzin eta Beitialarrangoitiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu