euskal presoak

Euskal preso bat bere buruaz beste egiten saiatu dela jakinarazi du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak

2009ko abenduaren 23a
16:33
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako espetxe batean dagoen euskal preso bat bere buruaz beste egiten saiatu da, zainak moztuz, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) jakinarazi duenez. Atzo jazo zen gertaera.

Herenegun konfidantzako medikuaren bisita jaso zuen euskal presoak. Konfidantzako medikuak presoak bere burua hiltzeko arriskua zegoela ikusi zuen eta neurriak hartzeko eskatu zion espetxeko medikuari. AAMren arabera, "espetxeak ez zuen inolako neurririk hartu eta hurrengo egunean bere buruaz beste egiten saiatu zen presoa". Egun horretan bertan, beste espetxe batera mugitu zuten. Azken urte eta erdian bi aldiz saiatu da bere buruaz beste egiten euskal presoa eta horregatik lau aldiz aldatu dute kartzelaz, AAMk dioenez.

Konfidantzako medikuak jakinarazi du espetxeko medikuaren aurkako salaketa jarriko duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.