Markel Ormazabal euskal presoa bisitatzera zihoazela, hiru lagunek auto istripua izan zuten atzo. Inor ez zen zauritu, baina autoak kalte handiak izan dituela jakinarazi du Etxerat-ek.
Ormazabal Ocaña I-eko espetxean dute. Istripua Lerman (Espainia) izan zen, atzo goizaldean. Automobilak, labaindu, eta bi bira eman zituen. Hiru lagunek taxian egin zuten etxerako buelta.
Hamasei errepidean hilak
Atzokoa 2011n euskal presoen sakabanaketak eragin duen lehenengo auto istripua da. 2010ean, arrazoi beragatik hamalau ezbehar jazo zirela gogoratu du Etxerat-ek. Espainia euskal presoaksakabanatzen hasi zenetik, hamasei pertsona hil dira senide edo lagunei bisita egitera zihoazela.
Istripuak saihesteko, indarrean dagoen espetxe politika eteteko eskatu die Etxerat-ek Espainiako eta Frantziako gobernuei. Gaixo larriak eta zigorra bete duten presoak askatzeko ere eskatu die Etxerat-ek.
Euskal preso bati bisitan zihoazkiola, istripua izan dute hiru lagunek
Etxerat-ek jakinarazi duenez, Lerman izan da ezbeharra; inor ez da zauritu, baina autoak kalte handiak ditu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu