Sare-k deituta manifestazio bana egin dute gaur goizean ehunka lagunek Martuteneko eta Basauriko espetxeetatik abiatuta. Etxera bidea gertu lelopean elkartu dira. Inaxio Oiarzabal Sareko eledunak esan du sakabanaketarekin datozen hilabeteetan amaituko dutelako ustea dutela, baina gradu aldaketekin izaten ari diren «atzerapausoak» salatu ditu. Izan ere, une honetan hirugarren graduan egon beharko luketen 110 euskal presoetatik soilik 33 daudela azaldu du.
Basauriko espetxeetatik aterata, mobilizazioa egin dugu eguerdian.
— Sare ↗ï¸Â #Urt7Bilbora (@sare_herritarra) December 31, 2022
Arratsaldean herri eta auzo batzuetan ere mobilizazioak egongo dira. #EtxeraBideaGertu
...Eta 2023an, Urtarrilaren 7an, BILBOKO AUTONOMIA KALEA BETETZERA GOAZ! #Urt7Bilborapic.twitter.com/JatxKzebra
Oiarzabalek Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzaren jarrera kritikatu du bereziki. Esan du Eusko Jaurlaritzaren gradu aldaketaren aurkako helegitea jartzen duten unetik nahi dutela preso ohia berriro espetxeratu, eta «mendekuan» eta «gorrotoan» oinarritzen den jarrera bat dela azpimarratu du.
Gaur (Abenduak 31) Donostian Martuteneko espetxetik Manifestazioa egin dugu #EtxeraBideaGertu lemapean.
— Sare ↗ï¸Â #Urt7Bilbora (@sare_herritarra) December 31, 2022
Orain Basauriko espetxeetatik urteko azken Mobilizazioa abiatuko da.
Eta 2023an, Urtarrilaren 7an, AUTONOMIA KALEA BETETZERA GOAZ! #Urt7Bilborapic.twitter.com/sfAV58cobz
Atzo, 3.000 pertsonatik gora bildu ziren Euskal Herriko hainbat auzo eta herritan, Etxeratek jakinarazi duenez. Hor ere deitzaileek azaldu zuten euskal presoen urrunketari eta sakabanaketari amaiera emateko atarian daudela. «Aurrera egin dugu, eta aurrerapena ikusita horrek bultzatzen gaitu etxera itzultzeko prozesua amaieraraino eramatera», adierazi du Etxeratek.
Gaur emandako datuen arabera, une honetan hamalu preso daude Espainiako espetxeetan, eta hamahiru, Frantziakoetan. Iaz, urte bukaeran, Euskal Herritik kanpo diren espetxeetan 90 euskal preso zeuden. Etxeratek azaldu du preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen alde mobilizatzen jarraituko duela, eta helburu horrekin gaur zortzi, Bilbon, 17:00etan, Autonomia kalea betetzera deitu du.
Gaur Nafarroakoa zenbait herritan ziren euskal presoen eskubideen alde bilkurak egitekoak, besteak beste, Agoitzen, 19:00etan, udaletxe aurrean; Antsoainen, 18:30ean, Lapurbide plazan; Elizondon, 20:00etan, plazan; Garesen, 19:00etan, plazan. Urtarrilaren 4an, berriz, Lodosan egingo dute kontzentrazioa.