Politika

Euskal presoak Euskal Herrira ekartzeko eskatu dute Gipuzkoako Batzar Nagusiek

Euskal presoak Euskal Herrira ekartzea eskatzen duen agiria onartu dute gaur Gipuzkoako Batzar Nagusiek. Hain zuzen ere, Aralarrek aurkeztu du proposamena, eta EAJ, EA zein EB-IUko batzarkideen aldeko botoa jaso du. PPk eta PSE-EEk, berriz, kontra bozkatu dute. Presoak Euskal Herrira ekartzea ez ezik, gaixotasun larriak dituztenak aske uzteko eskatzen du idatziak. Espainiako Barne Ministeriora, Espetxe Zuzendaritza Nagusira zein Espainiako Gobernuak Hego Euskal Herrian dituen ordezkaritzetara bidaliko dute agiria.

2004ko otsailaren 11
16:25
Entzun
Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartu duten idatzian esaten da euska presoek Euskal Herrian bete behar dutela zigorra, hau da, "beren gizarte eta famili ingurunean", eta "senideen doako sufrimendua" galarazi behar dela.

Hori guztia Euskal Herriko gatazka konpontzeko lagungarri dela azpimarratzen du proposamenak: "Bake prozesu bat bultzatzeko gatazka humanizatu egin behar da; beraz, guztien sufrimendua aitortu eta onartu behar da, inolako salbuespenik gabe, giza eskubideen urratzailea edozein dela ere", dio.

Gainera, probintziako udal guztiei agiriarekin bat egiteko eskatu diete Gipuzkoako Batzar Nagusiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.