Euskal presoek urtarriletik egin duten borrokaldia bihar amaituko da

Orain beharrezkotzat jo du AAMk mobilizazioa eta erakundeen inplikazioa oinarrizko eskubideak bermatzeko

Erredakzioa
Iruñea
2010eko irailaren 29a
00:00
Entzun
«Ezartzen zaizkien muturreko egoerei erantzun eta preso politiko bezala dagozkien eskubideak» aldarrikatzeko asmoz, urtarriletik borrokaldian izan da euskal presoen kolektiboa. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakitera eman du borrokaldi hori «azken txanpan» sartua dela, biharamaituko baita. Etorkizunera begira, «Euskal Herrian aro politiko berri bat zabaldu den honetan», euskal presoen eskubideen alde ekimena indartzeko beharra azpimarratu du AAMk. «Frantziako eta Espainiako gobernuek dituzte espetxeetako giltzak, eta ezinbestean bi gobernu hauei presioa egin behar zaie espetxetako ateak ireki ditzaten».Herri mobilizazioa eta erakundeen inplikazioa beharrezkotzat jo du.

Prozesu politikoaren lehen mugarria presoen «oinarrizko eskubideen bermea» izan behar duela deritzo AAMk; hau da:biziarteko espetxe zigorrekin amaitzea, gaixo dauden presoak askatzea eta sakabanaketarekin amaitzea. Gogora ekarri du, adibidez, Espainiako Auzitegi Gorenak53 presori ezarri diela biziarteko zigorra. Jose Maria Sagardui Gatza-k, kasu, 30 urte daramatza espetxean eta Jon Agirrek 29 urte bete zituen maiatzean.

Gainera, sei presok gaixotasun larriak izan arren -hala nola, «eskizofrenia eta minbizia»-, preso jarraitzen dute; zazpi euskal preso espetxealdi arindua betetzen ari dira, kontrol neurri zorrotzekin, 137 presok gaixotasun fisikoak dituzte eta 35k arreta psikologikoa behar dute. Bestalde, 700 presotik gora daude espetxeetan eta horietatik zortzi bakarrik daude Euskal Herrian.

Egoera horrekin amaitzekourtarrilean borrokaldia hasi zuten presoek, «besteak beste, itxialdiak, baraualdiak eta komunikazio grebak» eginez. Otsailean, aurrez aurreko bisiten inguruan senideen aurka emandako jazarpenari erantzun egin zitzaion espetxetan. Martxotik aurrera, espetxe bakoitzak ekimen propioak landu zituen: Fleuryn, kasu, «gose greba luzea» egin zen. Irailean zehar, espetxe bakoitzean protesta desberdinak egin dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.