EAEko Auzitegi Nagusiak gaur atzera bota du Espainiako Estatuaren Abokatuak Eusko Jaurlaritzak euskal presoen senideei bisitetarako ematen dien diru laguntza kentzeko egindako eskaera. Jaurlaritzako Justizia Sailak aurten laguntzen deialdia martxoaren 4an argitaratu zuen, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izan eta hiru egunera -EAren esku zegoen orduan saila; orain, PSE-EEren esku-.
Badaezpadako neurri gisa laguntzak mozteko galdegin zuen Estatuaren Abokatuak, eta eskaera horri ezetz esan dio auzitegiak.
Honen ustez, laguntza horiek ez dituzte "terrorismoaren biktimen" eskubideak "nabarmen" urratzen. "Laguntzak etakideen senideentzat diren arren, horrek derrigorrean ez du esan nahi terrorismoari zilegitasun etiko, sozial eta politikoa ematen zaionik".
Preso daudenak eta horien familiako kideak "bereiztu beharra" dagoela deritzo auzitegiak, gaur atera duen autoaren arabera.
Atzo Gipuzkoako Batzar Nagusiek eskatu zuten Jaurlaritzak senideentzat eman ohi dituen laguntzak ematen segitu beharko lukeela.
Euskal presoak
Euskal presoen senideei laguntzak kentzeko egindako eskaera atzera bota du EAEko Auzitegi Nagusiak
"Laguntzak etakideen senideentzat diren arren, horrek derrigorrean ez du esan nahi terrorismoari zilegitasun etiko, sozial eta politikoa ematen zaionik", esan du auzitegiak. Espainiako Estatuaren Abokatuak badaezpadako neurri gisa laguntzak bertan behera uzteko eskaera egin zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu