Euskara

Euskalkien mapa berritua atera du Koldo Zuazok

Euskalkiak noiz eta non sortu ziren aztertu du Zuazok, azpieuskalkiak eta hizkerak hobeto definitzen dituen edizio gaurkotuan.

Zuazo, liburuaren aurkezpenean. A. CANELLADA, ARP
Ainhitze Ruiz.
2014ko maiatzaren 9a
10:16
Entzun

Gaur egungo euskara ezagutze aldera Euskalkien mapa berritua egin du Koldo Zuazok Euskalkiak liburuan. Lehendik ere erakutsiak zituen euskalkiak hobeto zehaztu ditu, eta horretaz gain, azpieuskalkiak eta hizkerak ere aurkeztu ditu. "Euskara nabarmen aldatu da euskara batua sortu zenetik, eta hori neurtu egin behar zela ikusi nuen.  Euskal Herrian zehar ibiltzen hasi nintzen eta euskara mende eta erdian nola aldatu den erakutsi nahi izan dut liburuan", azaldu du Zuazok.

Hamaika azpieuskalki aztertu ditu guztira. Hamasei hizkera berezi ere badaudela esan du egileak, eta horietako sei erakusten ditu liburuan: erdialdeko euskalkian eta euskara nafar-lapurtarrean bereizten dituenak.

Gaur egungo euskara erakustearekin batera, euskalkien sorlekuak zein izan zitezkeen ere aipatzen du liburuan. 25 urteko emaitza da liburua, 1989an Araban hasi eta ondorengo urteetan Euskal Herriko hainbat txokotan ibili ondoren gauzatu duena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.