Euskaltzaindiak bat egin du BERRIA Berri taldeak sustatutako Geure oinarrietatik manifestuarekin, eta konpromisoa hartu du BERRIAlagunak egiteko kanpaina aurrera eramateko. Euskaltzaindiko eta BERRIA Taldeko ordezkariak elkartu dira, eta Andres Urrutia presidenteak jarri dio ahotsa euren konpromisoari.
Manifestua abenduaren 1ean aurkeztu zuten euskal kulturako eta hezkuntzako hemezortzi lagun ezagunek, eta BERRIA Berri taldea osatu zuten. Hamabost urte beteko ditu BERRIAk 2018an, eta urteurrenaren harira beste jauzi bat eman nahi du BERRIAlagun berrien bultzadarekin, egitasmoak aurrera egin dezan ziurtatzeko. Herritarren eta administrazioaren "konpromisoa" eskatu dute horretarako. Bideoa: Geroa Zugan kanpaina.
[YouTube]https://youtu.be/q0qHqkS7bTU[/YouTube]