'Euskara eskuz esku' tresna aurkeztu du Euskaltzaindiak
Tresna digital berria aurkeztu du Euskaltzaindiak. Euskara eskuz esku izena du, eta euskara batuaren arauak «modu sinplifikatuan» agertzea da haren helburua, «Ipar Euskal Herriko hizkeren berezitasunak azpimarratuz eta euskara batuak onartzen dituen iparraldeko formak lehenetsiz». Euskaltzaindiaren webgunean dago tresna eskura. Jean Baptiste Coyos euskaltzainak zuzendu du tresna: «Euskaldun alfabetatuari zuzendua zaio nagusiki, euskara batua erabili nahi duenari, hala nola irakasleak, ikasleak, euskara idatzia erabiltzen dutenak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu