Piter Encinas Arrasate (Gipuzkoa)
«Giroa da gehien gustatzen zaidana, baina irakasleek ematen dutenari balio handia ematen diot; esan dezaket ez dugula ikasten gure hizkuntza bakarrik, askoz gehiago baizik; mila esker. horregatik».
Elodie Deschamps Durango (Bizkaia)
«Frantziakoa naiz. Mutil-lagunagatik hasi nintzen euskara ikasten. Haren familia eta lagunak euskaldunak dira. Hainbat gauza ikasi ditut hemengo historiaz, eta hori ere oso garrantzitsua da».
Rosa Obregon Montero Santurtzi (Bizkaia)
«Euskal Herrikoa izanda, hizkuntza jakitea oso garrantzitsua dela uste dut. Amore ematea pentsatu dut hamaika aldiz, baina gero ikusten dut esfortzuak merezi duela. Azken batean, nire hizkuntza da!».
Natxo Aragues Ecay Eultze (Nafarroa)
«Zaragozakoa naiz, baina beti gustatu zait euskara. Orain Euskal Herrian bizi naiz, seme-alabak D ereduan ditut, eta nire garaia da euskara ikasteko. Zaila da, baina asko gozatzen dut euskaltegian».
Veronica Lopez Alegre Dulantzi (Araba)
«Azkenean, euskaraz ikastea lortu dut. Hasieran beharra izan zen, gero ohitura, eta orain bizimodua. Hutsetik hastea ez da erraza. Gaur egun, ordea, elkarrizketa bat edukitzeko gai izatea oso atsegina da. Merezi du».
Euskara ikasleak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu