korrika

Euskara ikasteak doako izan behar duela aldarrikatu dute Korrikaren omenaldian

[Berriatb]http://www.berria.info/berriatb/1669/[/Berriatb] Euskara ikasleei omenaldia egiten ari dira Usurbilen, AEK-k antolatuta. Ekitaldi nagusian, euskara ikasita "elkarbizitzari" egin dioten ekarpenagatik eman dizkiete eskerrak estudianteei. 

Garikoitz Goikoetxea.
2013ko urtarrilaren 26a
19:45
Entzun

Egun osoko jaia egiten ari dira Usurbilen (Gipuzkoa), 18. Korrikaren omenaldian. Herritarrek keinua izan dute, gainera, Korrikarekin. Orain hogei bat urte, herriko baserriak-eta berrtzeko diru bilketa egin zuten, eta soberan geratu zitzaien zati bat. Diru hori aurtengo Korrikari ematea erabaki dute.

Edurne Brouard Korrikaren arduradunak egin du ekitaldiko hitzaldia. Euskara ikasleek urteetan egindako ekarpena hartu du hizpide: "Zinez eskertzekoa da denboran eta dirutan egindako ekarpena. Oso handia izan da elkarbizitzari egindako ekarpena". Adierazi du azken urteetan milaka hiztun irabazi dituela euskarak helduen euskalduntzeari esker.

Beste urrats bat egiteko unea badela nabarmendu du, nolanahi ere: "Bada garaia behar diren baliabideak jartzeko eta doakotasunean aurrerapausoak emateko. Botere publikoei euskara babesteko eta bultzatzeko neurriak har ditzaten eskatzen diegu, eta doakotasunaren bidean aurrerapausoak emateko deia luzatzen diegu".

Ekitaldian euskalgintzako ordezkaritza zabala izan da, baita Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.