EUSKARA

Euskara planak euskaraz bidaltzeagatik, Urkijo salaketak jartzen hasi da

Altzoko Udala salatu du Espainiako Gobernuaren ordezkariak. Aktengatik jo izan du auzitara lehen, eta orain planen aurka ere hasi da.

'Oztopo guztien gainetik euskaraz biziko gara' lelopean, manifestazioa egin zuten otsailean Donostian. JON URBE / ARGAZKI PRESS
Garikoitz Goikoetxea.
2015eko martxoaren 26a
08:57
Entzun

Euskara sustatzeko neurrien aurkako ildoan, beste urrats bat egin du Carlos Urkijok, Espainiako Gobernuak EAEn daukan ordezkariak. Altzoko Udala (Gipuzkoa) salatu du, euskara plana euskaraz bidali diolako. 

Bereziki euskarazko akten aurka jo du orain arte gobernuaren ordezkariak. Beste pauso bat eman du orain, Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak salatu duenez: euskara planak euskaraz bidaltzerik ez du onartu.

Agiri ofizialak euskaraz bidaltzerik ez du onartzen Urkijok, baldin eta alboan gaztelaniazko itzulpena ez baldin badute. Eusko Jaurlaritzak txosten juridiko bat egina du esanez euskaraz egiteak berme juridiko erabatekoa duela, euskara eta gaztelania koofizialak direlako eta erakundeen arteko harremanetan bi-biek dutelako balioa.

Uemak ohartarazi du euskara planen aurkako ekinbidea hasten badu udal ugari eramango dituela auzitara Urkijok. 

Euskarazko akten auzian kontrako epai bat jaso du asteon Urkijok. Irurako Udalari arrazoi eman dio auzitegiak, esanez aktak euskaraz bidaltzea legezkoa dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.