Euskarabideak orain arte zituen zereginei eutsiko diela jakinarazi du Iribasek
Euskarabideak aurrerantzean ere orain arteko zereginekin jarraituko duela ziurtatu du Jose Iribasek, Nafarroako Hezkuntza kontseilariak. Estatutuak aldatzea proposatu zuen herenegun Euskararen Nafarroako Kontseiluan, baina hark eskatu zion ez aldatzeko euskara institutuaren eskumenak. Bilera egin zuen atzo Euskarabideko zuzendaritzak, eta han erabaki zuen orain arteko egitekoekin jarraitzea. Zuzendaritzaren egitura aldatzea erabaki dute, gastua gutxitzeko helburuarekin. Maximino Gomez zuzendariak beste hiru lagun izango ditu alboan: Julen Calvo (Heziketarako eta Euskara Sustatzeko burua), Mikel Arregi (Euskara Sustatzeko burua) eta Dori Lopez (Aholkularitza burua).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu