Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

Euskararekin hautagaiek zer konpromiso duten bildu dute

www.aginduazor.eu webgunea. BERRIA.
2012ko urriaren 19a
00:00
Entzun
Alderdi politikoek euskararekin zer konpromiso hartu dituzten aztertu du Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, eta webgune batean jarri ditu herritarren eskura. PPk eta UPDk ez dute konpromisorik hartu, eta, horrenbestez, honako alderdi hauen proposamenak jaso dituzte webgunean: EAJ, EH Bildu, PSE-EE, Ezker Anitza, Ezker Batua eta Equo. Hara: Ezker Anitzak, Ezker Batuak eta Equok ikasteko aukeran jarri dute arreta, eta euskaltegiak doakoak izatea proposatu dute. PSE-EEk erabilerari erreparatu dio gehiago: eskaini du Jaurlaritzak seinaleak jartzea euskaraz aritu daitekeen saltokietan eta zein hizkuntza nahi den aukeratzeko «bitartekoak» jartzea. EAJk ere bermeak nahi ditu: herritarrek hizkuntza aukeratu ahal izatea—osasunean, Ertzaintzan eta justizian «ahalegina» hitzeman du—, kontsumitzaileen alorra ere araututa. EH Bilduk nahi du euskara legeetan lehenestea, eskoletan ikasten dela bermatzea eta langile publiko guztiek gutxienez bigarren hizkuntz eskakizuna izatea. Agindua betetzeko eskatu die kontseiluak www.aginduazor.eu atariaren bitartez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.