Nafarroa oinez

Euskararen aldeko sokari tira egiteko eguna

Milaka lagun joan dira Vianako ikastolaren aldeko aurtengo Nafarroa Oinez-era. Bertan izan da, besteak beste, Uxue Barkos presidentea bera ere. [Youtube]https://youtu.be/BmNg1GX5hCo[/Youtube]

arantxa elizegi egilegor
2016ko urriaren 16a
08:10
Entzun

Ezin kexa eguraldiaz, eta ezta giroaz ere. Gaur Vianan jai giroa izan da nagusi. Izan ere, han ospatu dute aurtengo Nafarroa Oinez, Hartu, tenka eta tira! lelopean.

Gaur biltzen den dirua Vianako Erentzun eta Lodosako Ibaialde ikastolek jasoko dute. Irekiera ekitaldian izan da Nafarroako Gobernuko presidente Uxue Barkos ere, eta bat egin du aurtengo goiburuarekin.

Aurten, gainera, elkarlana izan du oinarri jaiak. Izan ere, lehen aldiz bi ikastolen artean antolatu dute jaia. "Esperientzia ona izan da, eta konturatu gara beste ikastoletan ere antzeko arazoak dituztela", azaldu du Artxo Ruiz Ibaialde ikastolako lehendakariak. Harekin bat etorri da Erentzun ikastolako Iban Izurza: "Beharrezko dugun dirua Oinez jaietatik, Errigora eta halako egitasmoetatik ateratzen da. Hortik bizi gara".

Giro aparta

Goizeko hamarrak pasatxo zirela hasi dute eguna Vianan. Jaia, musika eta jolasak izan dituzte gaur bertara joan direnek.

 

Horretaz gain, hirugarrenez erronka ere antolatu dute aurten. Ekimen horretan Nafarroako hamalau ikastolatako ikasleek hiru proba egin beharko dituzte; puntu gehien biltzen dituzten sei taldeek jokatuko dute finala.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.