Euskara. Oldarraldiaren aurkako manifestaziora begira

Euskararen aurkako epaiak arbuiatu dituzte

2023ko azaroaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
GASTEIZ. Gasteizko Udalak euskararen erabileraren aurka kaleratu diren azken epaien aurkako adierazpen bat onartu zuen atzo. EH Bilduren ekimenez onetsi zuten testua, EAJ eta Elkarrekin taldeen babesarekin. PSE-EEk eta PPk, aldiz, adierazpenaren aurka bozkatu zuten.

Instituzioetan euskararen erabilera bermatzen duten toki erakundeen alde egin dute testuan. Are, «bereziki larria» iritzi diote euskara erabilera normal eta orokorreko zerbitzu eta lan hizkuntza dela aintzat jotzen duten dekretuaren artikuluak baliogabetzeari. Hori dela eta, Gasteizko Udalari eskatu diote udal eskumenak defendatzeko, eta «gizarteak euskararen biziberritze prozesuan aurrera egiteko adierazi duen nahia» errespetatzeko.

Maider Etxebarria alkateak testua babestu ez izana kritikatu du EH Bilduk, eta gogoratu du ez dela lehen aldia euskararen alde egiteari uko egiten diona.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.