«Euskararen betaurrekoak» aldarrikatu dituzte gazte euskaltzaleek topaketetan

Aretxabaletan egin dute Gazte Euskaltzaleen I. topaketa. Azken urteko bideaz gogoetatu eta datozen hilabetetarako bide orria marraztu dute

Gazte Euskaltzaleek I. topaketa egin zuten atzo, Aretxabaletan. BERRIA.
gurutze izagirre intxauspe
2023ko ekainaren 18a
00:00
Entzun
«Euskaraz bizi nahi duen baina ezin duen belaunaldia da gurea».Abiapuntu hori hartuta hasi ziren saretzen Gazte Euskaltzaleakduela urtebete, eta hortik tiraka iritsi dira I. topaketak egitera Aretxabaletan (Gipuzkoa). Euskararen normalizazio garaiko belaunaldia diren «mito faltsu» hori hautsi nahi dute, euskararen egoerak kezkatzen baititu. Euskararen aldeko borrokan saretzera deitu dute. Egungo errealitatea interpretatzeko, «euskararen betaurrekoak» eskaini nahi dituzte.

Datozen hilabeteetarako bide orria marraztu zuten atzo Aretxabaletan egindako I. topaketan. Hainbat gogoetagai izan zituzten.Besteak beste, gazte mugimenduaren funtzioa gazteak euskalduntzerako orduan, kalekohizkeraren gaineko hausnarketak, hezkuntzaren egoerari buruzko irakurketak eta euskarak bestelako borrokekin duen harremana. Euskaldun gisa izan dituzten bizipenez ere aritu ziren gazteak.

Gazte euskaltzaleen sarea duela urtebete sortu zen. Euskararen egoera blokeatuta ikusten zuten zenbait gazte elkartu ziren. Helburua izan zen gazteak euskararen borrokara batzea eta euskararen borrokari belaunaldi perspektiba txertatzea.

Azken hilabeteetan, Euskal Herri osoko gazteak saretuz joan dira, eta hainbat egitasmo egin dituzte: Gaztealdia ariketa praktika kolektiboa, Euskara Aurrera mobilizazioa, euskalgintzako eragileekin elkarlana, hezkuntzaz gogoeta eta beste. Orain arte egindako bidearen interpretazio ona egin dute: «Euskararen borrokan konprometituta eta konbentzituta dauden kimu berriak loratzen dabiltza», ohar bidez adierazi dutenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.