EUSKARA

Euskararen Bikain ziurtagiriak eman dizkie Jaurlaritzak 39 enpresari

Hamabiri, urrezko ziurtagiria eman diete; hogeiri, zilarrezkoa; eta zazpiri, oinarrizkoa.

Cristina Uriarte, Bikain ziurtagiriak emateko ekitaldian. JON URBE / ARGAZKI PRESS
2014ko azaroaren 18a
13:51
Entzun 00:00:0000:00:00

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiriak banatu ditu Donostiako Viktoria Eugenia antzokian. Orotara, 39 erakundek jaso dute ziurtagiria; horietatik hamabik goi mailako urrezko Bikain ziurtagiria jaso dute; hogeik, zilarrezkoa, eta zazpik, oinarrizkoa. Kanpo ebaluazio horiek Bikain Ebaluatzaileen Klubeko 138 kidek egin dituzte.

Urkulluk egindako lana aitortu die enpresei, eta euskara sustatzeko berrikuntzak duen garrantzia azpimarratu du: "Etorkizunerako erronka da gero eta enpresa gehiagok euskaraz lan egitea, euskarak presentzia handiagoa izatea administrazioan, kudeaketan eta komunikazio arloan, alegia".

Hirurehun pertsonatik gora elkartu dira ekitaldian, ziurtagirien zazpigarren edizioan. Bikain Kanpo-Ebaluazioak Eusko Jaurlaritzak antolatzen ditu, Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazioarekin lankidetzan, eta erakundeetan euskararen erabilera, presentzia eta kudeaketa neurtzen dute. Hori horrela, aurten parte hartu duten erakundeek jasoa dute ebaluazio txosten bana beren indargune nahiz zer hobetuen berri zehatza ematen diena, lortutako puntuazio eta horren araberako ziurtagiriarekin batera; hori guztia, lan ibilbide desberdinetako ebaluatzaile talde batek egina, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren zuzendaritzapean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.