euskara

Euskararen lehen plan estrategikoa jarriko du abian Arabako Foru Aldundiak

Herrialdeko biztanleen %40k euskara dakitela esan du Lopez de Lacalle diputatuak, eta euskararen erabilera ahalbidetzeko eta hizkuntz askatasuna bermatzeko egin dutela plana. Milioi bat euroko aurrekontua edukiko dute datorren urtean.

2009ko azaroaren 24a
14:24
Entzun
Arabako Foru Aldundiak lehendabiziko aldiz jarriko du matxan euskararen plan estrategikoa, gaur Lorena Lopez de Lacalle Euskara eta Kultura diputatuak jakinarazi duenez. Araban gaur egungo biztanleen %40 elebidunak direla adierazi du -gaztelera eta euskara dakitenak-, "eta hemendik gutxira gehiago izango dira elebidunak, erdaldun elebakarrak baino".

Euskaldunei euskararen erabilera ahalbidetzeko asmoz egin du Aldundiak plan estrategikoa eta haien "hizkuntz askatasuna bermatzeko".

2010erako 1.040.000 euroko aurrekontua izango du horretarako. Lopez de Lacallek azaldu du herrialdeko eskualde guztietan egongo dela euskara teknikaria, merkataritzako plana egin eta gauzatzen hasiko direla, helduentzako klaseak emango dituztela...

2007tik EAJ eta EA daude Arabako foru gobernuan -Xabier Agirre jeltzalea da ahaldun nagusia-, baina bi alderdiok gutxiengoan dira Batzar Nagusietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.