Irudia. Iruñea
EUSKARAZKO HAUR ESKOLA BATEN ESKE
Iruñeko alde zaharreko dozenaka gurasok kalejira egin zuten atzo arratsean, umeak aulkian hartuta, euskarazko haur eskola bat behar dutela aldarrikatzeko. Umore giroan egin zuten eskaria, Iruñeko kaleetan. Erakundeen utzikeria salatu zuten, eta, horretarako, bi erakunde lotu zituzten bidean: Nafarroako Parlamentutik abiatu ziren, eta Iruñeko udaletxean amaitu zuten. Aldarri bera hartuta beste hainbat ekimen ere egin dituzte, aurrematrikulazio kanpaina hastear delarik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu