Ibaizabal taldeak Bilbo Handian euskarazko telebista egon dadin, hainbat ekimen jarriko ditu abian. Eusko Jaurlaritzak tokiko telebistak arautuko dituen dekretua laster kaleratuko duela iragarri du, eta honenbestez, Ibaizabalek dioenez, "pentsatzekoa da prozesu horren buruan herritarrok gure etxeetan telebista kate gehiago ikusteko aukera izango dugula".
"Berri pozgarria da hori", diotenez, eta ez dute nahi euskara aukera horretatik kanpo gera dadin. "Bilbon eta inguruan ere euskarazko telebista behar dugu, eta horretara ailegatzeko borondatea erakutsi gura dugu".
Hainbat datu eman ditu Ibaizabalek euskarazko tokiko telebistak izan ditzakeen ikus-entzuleen inguruan. Jaurlaritzak dekretu horretarako egiten duen lurralde banaketan, Bilbo Handia edo Bilbo mendebala hartzen du. Bilbo, Barakaldo eta Getxo izendatzen dituen hiru eskualdeetan 146.188 euskaldun dago, eta euskarazko telebista ikusteko gai diren ia-euskaldunak gehituz gero, 378.418 lagun, % 42,90.
Ibaizabalen informazioa euskaraz eskuratzeko ekimenak abian jarriko ditu. Lehen urratsa da hau, eta dei egin dute borondateak batu daitezen ekimen honen alde. Hainbat kultur eta gizarte eragileren sustengua dute jada, eta datozen asteetan atxikimendu gehiago jasotzea dute helburu. Jaurlaritzaren dekretua osatzen den neurrian eta telebisten inguruko panorama argitzen, kanpaina bat abiaraziko dute.
komunikabideak
Euskarazko telebista eskatu dute Bilbo Handian
Ibaizabal taldeak eta hura babesten duten hainbat kultur eta gizarte eragilek euskarazko telebista eskatu dute Bilbo Handirako. Eusko Jaurlaritzak tokiko talabistak arautuko dituen dekretua aurki kaleratuko duela-eta, euskara aukera horretatik kanpo ez uztea eskatu dute. Aurrerantzean hainbat ekimen abiaraziko dituzte telebista egin ahal izateko. Ibaizabal taldearen arabera, Bilbo Handian berriak euskaraz 378.418 biztanlek jaso ditzakete, % 42,90.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu