Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu zuenez, Euskararen Agenda Estrategikoa onartu zuten atzoko Gobernu Kontseiluan. Bilkuraren ostean egindako prentsaurrekoan ez zuen haren inguruko xehetasunik eman, zehaztu zuenez, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak hilaren 16an aurkeztuko baitu Euskararen Aholku Batzordean.
Helburuaren berri eman du, ordea: plan horretan jasoko dituzte legealdi honetan euskararen erabilera normalizatzeko hartutako konpromiso guztiak eta xede horrekin egindako ekintza oro.
Zupiriari «garrantzitsua» iruditzen zaio gisa horretako plan bat egitea: «Herri agintari bezala hala dagokigu, eta hedabideek eta herritarrek eskubidea dute plangintza batean bilduta edukitzeko euskararen normalizaziorako bidean egiten ditugun pausu guztiak».
Eusko Jaurlaritzak Euskararen Agenda Estrategikoa onartu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu