EUSKAL HERRIA

Eusko Jaurlaritzak "terrorismoaren biktimen" diru laguntzei eutsiko die

Iaz bezala, 260.000 euro emango dizkie "terrorismoaren biktimei arreta, elkartasuna eta babesa ematea" bultzatzen duten erakunde eta elkarteei.

2013ko abuztuaren 20a
13:57
Entzun 00:00:0000:00:00

Iaz zeregin berberetarako eman zuen kopuruari eutsiko dio. Gaur argitaratu du deialdia Eusko Jaurlaritzak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, eta eskabideak hilabeteko epean aurkeztu beharko dira, Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzaren bulegoetan edo Internet bidez.

EAEtik kanpo egoitza duten terrorismoaren biktimen elkarteak —horien kideen artean EAEn gertatutako ekintza terroristen biktimak izanez gero— eta irabazi asmorik gabeko beste pertsona juridiko pribatu batzuk izan daitezke laguntza horien onuradun —azken horien kasuan, betiere EAEn egiten badira eta EAEn gertaturiko ekintza terroristen biktimei laguntzeko berezko helburua badute, edo bakea eta giza eskubideak edo horren hezkuntza sustatzen badute—.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.