Eusko Legebiltzarrak asilo eskubidea onartzeko eskatu du

2015eko urriaren 8a
15:24
Entzun

Hassanna Aalia ekintzaile sahararraren asilo eskubidea onar dezala eskatu dio Eusko Legebiltzarrak Espainiako Gobernuari. Aho batez egin dute eskaera EAJk, EH Bilduk, PSEk, PPk eta UPDk. Marokok Aaliari jarritako zigorra gaitzetsi dute, eta haren miltantzia politikoa ez zigortzeko eskatu. Sahararen autodeterminazio eskubidearen alde "modu baketsuan" diharduela azpimarratu dute. Halaber, Saharako "preso politikoen askapena" eskatu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.