Politika

Eusko Legebiltzarrak Batasuneko buruzagiak askatzeko eskatu du

EAJ, EA, EB, Aralar eta EHAK azaldu dira horren alde. "Bilera egitea oinarrizko eskubidea" dela diote. Espainiako Auzitegi Nazionala desagertzeko eta Alderdien Legea bertan behera uzteko ere galdegin dute.

2007ko urriaren 26a
17:48
Entzun 00:00:0000:00:00
Eusko Legebiltzarraren gehiengoak Batasuneko buruzagiak askatzeko eskatu du gaur, Gasteizen. EHAK-k aurkeztu du ebazpena, EAJk, EAk, EBk eta Aralarrek bost puntuko emendakina aurkeztu dute eta honek irten du irabazle. EHAK-k horren alde egin du hein handi batean. PSE-EEk eta PPk proposamenen kontra bozkatu dute.

"Bilera egitea oinarrizko eskubidea" dela dio Eusko Legebiltzarrak. "Berriro aske egon behar dute". Nekane Erauskin EHAKren bozeramaileak Espainiako Estatuaren "izaera faxista" dela adierazi du.

Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Batasunaren kontrako sarekada agindu zuen urriaren 4an, Mahai Nazionalak Seguran (Gipuzkoa) bilera egin zuenean. Handik lau egunera Batasuneko hamazazpi kide kartzelan sartu zituen (Imanol Iparragirre, Mikel Zubimendi, Jon Garai, Juan Kruz Aldasoro, Anjel Mari Elkano, Rufi Etxeberria, Hasier Arraiz, Ibon Arbulu, Aner Petralanda, Joseba Permach, Juan Joxe Petrikorena, Marisa Alejandro, Arantza Santesteban, Maite Fernandez de Labastida, Maite Diaz de Heredia, Joana Regueiro eta Ana Lizarralde), eta ondoko egunetan beste bi(Asier Imaz eta Gorka Diaz). Arnaldo Otegi eta Joseba Alvarez Batasuneko buruzagiak ere kartzelan sartu dituzte aurten, beste auzi batzuengatik.

Gaurko eskaeraz gain, Legebiltzarrak Espainiako Auzitegi Nazionala desagertzeko ere galdegin du -abenduaren 1ean eskatu zuen bezala-, baina Alderdien Legea bertan behera uzteko ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.