Eusko legebiltzarrean 20na eserleku edukiko lituzkete EAJk eta Amaiurrek

2011ko azaroaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Igandean ez zegoen jokoan ez Eusko Jaurlaritza ez Nafarroako Gobernua. Dena den, emaitzak Eusko Legebiltzarrera eta Nafarroako Parlamentura eramanez gero, ordezkaritza aldatu egingo litzateke. Batez ere Eusko Legebiltzarrean, jakina. EAJk eta Amaiur koalizioak 20na diputatu lortuko lituzkete; PSEk 18 eta PPk 15 lortuko lituzkete, eta, horrenbestez, ezingo lukete oraingo gobernu akordioa errepikatu. IUk, berriz, bi eserleku lortuko lituzke Legebiltzarrean. Nafarroako Parlamentuan ere egoera aldatuko litzateke. Maiatzean, UPNk 19 eta PPk lau lortu zituzten; igandeko emaitzekin, berriz, 20 parlamentari lortuko lituzkete. PSN bederatzitik 12ra igoko litzateke, baina argi dago espainiar bozen ondorioa dela igoera. Amaiurrek zortzi, Geroa Baik zazpi eta Ezkerrak hiru lortuko lituzkete, emaitzak Parlamentura eramanez gero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.