Eusko Legebiltzarreko ikerketa batzordeak ateak zabalik egitea erabaki dute

Aralarren eskaerari baiezkoa eman dio Eusko Legebiltzarrak, eta erregelamendua aldatu egingo du

Erredakzioa
Gasteiz
2011ko otsailaren 1a
00:00
Entzun
Aurrerantzean, Legebiltzarreko ikerketa batzordeak ez dira izango sekretupekoak, eta ateak zabalik egingo dituzte. Legebiltzarreko araudia erreformatzeko sortutako lan taldeak hala erabaki zuen atzo, legebiltzar talde ia guztien oniritziarekin —talde mistoko ordezkariak ez zuen batzordean parte hartu—. Lan taldeak baiezkoa emana dio dagoeneko Aralarrek aurkeztutako ekimenari, eta, hemendik aurrera, batzordearen bilerak irekiak izan daitezen araudia erreformatuko dute.

Aralarrek duela pare bat aste iragarri zuen ez zuela parte hartuko Miñao auzia ikertzen duen batzordean, filtrazioak gertatzen ari zirelako. Aralarrenustetan, batzordea irekia izateak informazioa ez filtratzea ekarriko luke, eta, horregatik, bilerak sekretupekoak ez izateko proposamena aurkeztu zuen araudi batzordean. Nafarroako Parlamentuko funtzionamendua aintzat hartuta egin zuen proposamena legebiltzar taldeak.

Aralarren eskaerari baiezkoa eman eta gero, ikerketa batzordeen funtzionamenduari eragiten dizkioten hainbat puntu erreformatuko ditu araudi batzordeak. Batetik, bertan behera utziko dute ikerketa batzordeetako edukiek eta erabakiek sekretupekoak izan behar dutela zehazten duen artikulua. Eta, bestetik, batzordeetako agerraldiak irekiak izan daitezen, artikulu berria gehituko diote araudiari. Nolanahi ere, agerraldiak sekretupean egin ahal izango dira, azalpenak ematera deituta dagoenak hala egitea eskatuko balu. Hala ere, agerraldia behin amaituta, bertan emandako informazioa ezagutarazi dezake batzordeak, nahi izanez gero.

Edonola ere, aldaketok ez diete eragingo martxan dauden batzordeei; beraz, Miñaoauzia eta Margüello auzia ikertzen dituzten batzordeei. Bi batzorde horiek ateak itxita izaten jarraituko dute, araudia aldatu aurretik eratu baitziren, Arantza Quiroga Legebiltzarreko presidenteak jakinarazi duenez. Azken erabakia, hala ere, ganberako zerbitzu juridikoen esku egongo dela esan du Quirogak.

Legebiltzarreko presidenteak esan du araudiaren erreformak «gardentasunari» egingo diola mesede, etaikerketa batzordeetan azalpenak eman behar dituztenen bermeak errespetatuko direla. Legebiltzarreko buruak uste du Legebiltzarreko araudia beste erkidegoekin parekatuko dela eta, «sekretismoa» amaituta, orain arte sortutako arazoak eta polemikak ere bukatuko direla.

Horiek horrela, Aralarrek Arabako ustezko espioitza eta ustelkeria kasua ikertzen duen Miñao auziko batzordera itzultzea erabaki du. Mikel Basabe legebiltzarkideak jakinarazi duenez, «filtrazioak eten egin direlako» bueltatuko dira batzordera.

Plenoan bozkatuko dute

Ikerketa batzordeen funtzionamendua aldatu ez ezik, Legebiltzarrekoepeekin eta tramitazioarekin zerikusia duten hainbat artikulu ere erreformatuko dituzte. Besteak beste, aurrekontu legearen osoko zuzenketen bozketa aldatzea adostu dute taldeek: hala, hemendik aurrera, ezin izango dira bozkatu osoko zuzeketak banan-banan, eta lege proiektua gobernuari itzuli ala ez bozkatuko beharko dute. Araudiaren erreforma araudi eta gobernu batzordera igorriko da, eta, horren ostean, osoko bilkuran bozkatudute, indarrean sartu ahal izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.