Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen ondorena

Eusko Legebiltzarreko Mahaian gehiengoa osatzera deitu ditu Ahal Dugu-k EH Bildu eta PSE

Eduardo Maurak esan duenez, "mahai progresista bat legealdi progresista bat izateko berme onena da".

Eduardo Maura. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS
2016ko urriaren 6a
12:45
Entzun

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, hemezortzi eserleku lortu zituen EH Bilduk; hamabi Elkarrekin Podemosek, eta zortzi PSE-EEk. Hortaz, 38 legebiltzarkide batuta, gehiengoa lukete hiru indarrek parlamentuan. Zenbaki horiek eskuan, Eusko Legebiltzarreko Mahaian gehiengoa osatzera deitu ditu Eduardo Maura Ahal Dugu-ko Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Politika idazkariak.

Radio Euskadin eginiko elkarrizketa batean, Maurak esan du Mahaian gehiengo aurrerakoi bat izatea "berme onena" dela legealdia bera "progresista" izateko. Proposamena "serio hartzeko" eskatu die bi indar politikoei, eta berretsi du Elkarrekin Podemos taldeak "oposizio eraikitzailea" egingo duela "aurrerapauso sozialak" lortzeko.

Indar politikoekin eginiko lehen bilera sorta igarota, EH Bildurekin eta PSErekin ados jartzen saiatuko da EAJ Jaurlaritza osatzeko bidean. Maurak adierazi du Elkarrekin Podemos ez dagoela "itun handietatik urrun ezta gobernabidetik guztiz kanpo ere".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.