Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak boto asmoari buruzko inkesta bat egin zuen urrian, eta, emaitzen arabera, aldaketa gutxi izango lirateke Eusko Legebiltzarrean hauteskundeak orain eginez gero. Oro har, Ezker Anitzak ordezkari bat izango luke, %3ko langa gaindituta. Ezker Anitzak irabazitakoa PSE-EEk galduko luke, Araban. Gainerako taldeek iaz lortutako ordezkari kopuruari eutsiko liokete.
Herrialdeka, %1,42 gora egingo luke EAJk Gipuzkoan, EH Bildu, PSE eta PPren kaltetan. Koalizioak %1,2 egingo luke behera; PSEk jasotako botoen %1,3 galduko lituzke; PP, berriz, %0,9 jaitsiko litzateke. Edonola ere, berdin banatuko lirateke eserlekuak lurralde horretan.
Bizkaian ere banaketa bera izango litzateke. Ehunekotan, ia berdin geratuko lirateke EH Bildu eta EAJ, eta PSEk izango luke jaitsiera nagusia; %1,2. Ezker Anitzak eta UPDk egingo lukete gora.
Araban, EH Bilduk (%0,74), PSEk (%1,1) eta PPk (%0,68) egingo lukete behera, eta gora, aldiz, Ezker Anitzak (%0,59) eta UPD (%1,03).
Ikusi emaitzak osorik, hemen.