Hona hemen, aurrerapen gisa, Oihana Garmendiaren eta Juan Mari Olanoren esan batzuk:
- Olano: "Ezker abertzaleak estrategia aldatu zuenetik bost urte baino gehiago pasatu dira, eta presoen gaia pixka bat ezkutatuta edo agendatik kanpo bezala ikusten dugu; kezka daukagu. Erantzukizun politikoagatik eta kidetasunagatik, ekinbide bat martxan jartzea erabaki genuen preso eta iheslari ohiok, gai hau ezker abertzaleak zer parametrotan kokatzen duen argi uzteko gizarteari".
- Garmendia: "Euskal gizartean impasse egoera bat egon da. Zapateroren garaian presoekiko-eta gobernuaren konpromiso batzuk zeuden, baina gero ez zen ezertan geratu".
- Garmendia: "Espetxeen arloan ere ezker abertzalearen estrategia berri bat dator, planteamenduak birkokatzen ari gara, eta pausoak ematea dagokigu. Jakin behar dugu nola uztartuko ditugun presoen etxeratzea eta gure herriaren askapen prozesua".
- Olano: "Ez badugu presio sozial, politiko eta instituzionala egiten, presoen legedi ibilbideak ez du ezertarako balioko".
- Olano: "Ezker abertzaleak ez du sortuko presoen mugimendua kontrolatzeko egiturarik. Orrialde hori pasatuta dago. Jakina, guk erantzukizun politiko berezia dugu hor, eta gaur egun dauden dinamiketan beste bat izateko bokazioa daukagu".