Iñigo Uriz. Argazkilaria

«Ez dut isunik jaso, baina baliteke aurki iristea; lankideei ere hala gertatu zitzaien»

2014ko irailaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Argazki Press agentziako argazkilaria da Iñigo Uriz. Iragan martxoan Castejongo Tren Museora joatea egokitu zitzaion, Mugitu taldeko kideek egin behar zuten protestaren argazkiak ateratzeko. Tren lasterraren kontrako taldeko lagunekin sartu zen museo barrura, baina irten egin zen zalaparta piztu bezain pronto. «Afixak-eta kentzen hasi zirenean». Orduan egin zuen topo poliziekin. Dokumentazioa eta prentsa agiria eskatu zioten. «Lanean ari nintzela frogatu nien, ez zitezen nahas», gogoratu du. Oraindik ez du isunik jaso, baina badaki laster irits daitekeela: «Nire izena dute. Lankideei ere hala gertatu zitzaien».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.