"Zer dela-eta berriz ere politikan?", galdetu zion Argia aldizkariak Iñaki Antiguedadi iazko azaroan, Espainiako Kongresuko hauteskundeetan Amaiurren aurkeztu zela eta. Erantzun zuen bera ez dela politikari profesionala. "Ez dut sekula politika modu profesionalean ulertu. Politika, zentzu zabalean, herritarrok egunerokotasunean parte hartzeko eta erabakitzeko eskubidea da, eta, gurean, beharra ere bai. Politika ulertzeko modu horrek eraman ninduen legebiltzarkide izatera Gasteizen, 11 urtez. Orain dela hamar urte utzi nuen politika instituzionala, eta orain berriz ere heldu diot. Baina ez orduan, ez orain, ez gero, politikatik bizitzeko inolako asmorik gabe. Politikaren inguruan segitzen dudanez, deitu naute eta parte hartu beharrean sentitu naiz".
"Ez dut sekula politika modu profesionalean ulertu"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu