Hendaia

Ezenarro eta Cotenccon lehenak Hendaian

Bigarren itzulian, eskuineko independente Salaberri-Goia bikotearekin lehiatuko dira.

Ezenarro, gaur, botoa ematen. AURORE LUCAS
Iñaki Etxeleku.
2015eko martxoaren 22a
08:42
Entzun

Kotte Ezenarro eta Chantal Cottencon dira lehen jalgitzen Hendaia kantonamenduan, bozen %29,49rekin. Aitzina ederra hartu diote Battitt Salaberri eta Maie Josee Goia eskuineko independente bikoteari (%18,39).

Hogei bozengatik hirugarren sailkatzen dira EH Baiko Pantxo Tellier eta Claire Legardinier (%13,62); haietarik hurbil dira eskuineko batasuneko Henri Levrero eta Sandrine Urtxuegia (%13,36).

Gibeletik heldu dira Fronte Nazionaleko Bruno Meric eta Veronique Laborde (%12,92). Azken biak Ezkerreko Frontea eta EAJkoak dira.

Bigarren itzulian, lehen bien artean jokatuko da kargua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.