ETAk behin betiko su-etena emanda ere, "urte eta erdian ezer aldatu izan ez balitz bezala" jokatzen du Espainiako Gobernuak, Maribi Ugarteburuk Sorturen izenean salatu duenez. Madrili eta Parisi dei egin die "munduko edozein leku zibilizatutan bezala" aritzeko; elkarrizketaren bidez eta era ordenatuan eusteko ETAren armagabetzeari eta desegiteari, eta preso eta klandestinitatean daudenen egoerari.
Prozesuaren kontagailua "zeroan, eta ahalko balu hamar gutxiagoan" jartzen "itsututa" dago Espainiako Gobernua, Ugartebururen ustez. Harentzat "aurrerantz ihesa" dira horrelako ekintzak, "auziak konpontzeko munduan dauden prozesu homologatuen kontrako noranzkoa" hartzen du.