Ezinduen alorreko lan baldintzak salatu dituzte

Elkarretaratzea egin dute Iruñean LAB eta ELA sindikatuek, hitzarmena betetzen ez dela agerian uzteko

ELA eta LAB sindikatuek atzo egindako elkarretaratzea. L. F. ARROIABE / ARP.
edurne elizondo
Iruñea
2012ko urtarrilaren 17a
00:00
Entzun
Soldata murriztu diete, eta lan karga handitu. Horixe gertatu zaie aurten ezintasunen bat duten pertsonak artatzen dituzten enpresen alorrean ari diren langileei Nafarroan, ELA eta LAB sindikatuek salatu dutenez. 500 inguru dira, eta gehienak emakumeak.

Nafarroako Gobernuak hitzarmena duten enpresei jakinarazi die baldintzak hobetzeko aukerarik ez dutela izanen aurten, eta ondorioz, enpresek langileen aurkako hainbat neurri jarri nahi dituzte martxan, sindikatuok agerian utzi dutenez: «Hitzarmenaren araberako soldata igoera ez dute jasoko langileok; gainera, iaz kendutako lan jardunaldia gehituko diete. Lan gehiago egin beharko dute, diru gutxiagoren truke», erran du ELAko Josetxo Mandadok.

Egoera salatzeko elkarretaratzea egin dute ELAko eta LABeko ordezkariek Iruñean, Mendekotasunerako Nafarroako Agentziaren egoitzaren aurrean. Gainera, bilera eskatu dute ezintasunen bat duten pertsonak artatzen dituzten enpresetako arduradunekin. Oraindik, hala ere, erantzunik ez dute jaso. Mendekotasunerako Nafarroako Agentziako arduradunekin bat egiteko asmoa agertu dute, halaber, sindikatuek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.