Ezker abertzaleak dio EAJk egungo esparrua egonkortu nahi duela

EAJk «gutxi batzuen negozio eta diruak» mantendu nahi dituela salatu du ezker abertzaleak

Erredakzioa
2008ko urriaren 23a
00:00
Entzun
Espainiako aurrekontuetan PSOEren eskutik joanda «gutxi batzuen negozio eta diruak» defendatu nahi ditu EAJk, ezker abertzalearen irudiko, «beste behin ere herri honen etorkizuna hipotekatu». Horretarako, egungo esparru konstituzionala mantentzea komeni zaio EAJri, ezker abertzalearen ustez, eta bide horretan egindako akordio politikoa da PSOEk eta EAJk egin dutena.

PSOEk Euskal Herrirako daukan proposamen bakarra «errepresioa eta Konstituzioa» dela salatu du ezker abertzaleak komunikabideetara igorritako oharrean. EAJ eta UPN horretarako «aliatu perfektuak» direla uste du, «ez baitaude prest hainbeste negozio ematen dizkien markoa gainditzeko». Esparru aldaketari ateak ixtea egotzi die ezker abertzaleak alderdi horiei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.