Ezker Batua-Berdeak: "Jaso genezakeen berririk onena da"

EBk ohar baten bidez adierazi du Lopezek erabakia "bere irudia eta alderdiarena gehiago ez kaltetzeko" hartu duela. 

2012ko abuztuaren 21a
14:30
Entzun

Ezker Batua-Berdeakek pozez hartu du Patxi Lopezek hauteskundeak urriaren 21era aurreratu izana. "Jaso genezakeen albisterik onena da", adierazi du alderdiak ohar baten bidez, izan ere, "Eusko Jaurlaritzak ez du agintzen, Madrilen menpe dago". 

Lopezek erabakia "bere irudia eta alderdiarena gehiago ez kaltetzeko" hartu duela esan du EBk, eta PSE-EEren "gutxiengo parlamentarioak eta hurrengo urterako aurrekontua aurkezteko ezintasunak" behartu dutela. "Orain lehendakariak PP bihurtuko du Espainiako Estatuko gaitz guztien erantzule; izan bada, baina ezin da ahaztu sozialistek Euskal Autonomia Erkidegoan izan duten jarrera onarkorra".

Era berean, urriko bozetarako hautagaiak irailaren hasieran aurkeztuko dituela iragarri du alderdiak: "Pertsona ezkertiarrak izango dira, pertsona behartsuenen alde lan egingo dutenak". Azkenik, ezker ez-nazionalista osatzen duten elkarte eta erakundeak bat daitezen deia egin du.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.