Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Kanpainaren hasiera

Ezkerreko indar politiko eta sozial guztien indarrak batzera deitu du Ezker Batuak

Krisialdiari erantzuteko alternatibak badaudela azaltzeko «pedagogia politikoa» egin nahi du Ezker Anitzak

Hodei Iruretagoiena
2012ko urriaren 5a
00:00
Entzun
Giza duintasuna jokoan dagoela- eta, eskuina gelditzeko beharraz mintzatu da Ezker Batua-Berdeak taldeko Arabako zerrendaburu Jose Navas. Horretarako, sindikatu eta ezkerreko indar politiko eta sozial guztien indar metaketa aldarrikatu du. Bizkaiko zerrendaburu eta lehendakarigai Raquel Modubarrekin eta Gipuzkoako zerrendaburu Alba Gutierrezekin batera, CCOO sindikatuko koordinatzaile nagusi Unai Sordorekin izan da Navas. Bileraren ostean, Ezker Batuako hautagaiak adierazi du justizia soziala eta enplegurako sarbidea defendatu behar direla ezkerreko indar guztiak batuz, «EH Bildutik hasi eta Ezker Batuaraino, eragile sozial, alternatibo eta gobernuz kanpoko erakundeak barne».

Bestalde, Ezker Anitzako hautagai Mikel Aranak jakinarazi du bi erronka nagusi dituela bere alderdiak Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan: batetik, krissialdiari erantzuteko alternatibak badaudela erakustea, «pedagogia politikoa» eginez; eta bestetik, «txapeladunen bipartidismoa» gainditzea. Horretarako, Aranak adierazi du, batez ere, gardentasunaren eta egiaren konpromisoa hartzen dutela.

Animalien eskubideak

Animaliek ere eskubide subjektu izan behar dutela aldarrikatuko du EQUO-Berdeak alderdiak. Atzo aurkeztu zituzten euren proposamenak, eta besteak beste, animaliek bizitzarako, segurtasunerako eta torturatik eta esklabotzatik babestuak izateko izan beharko lituzketen eskubideak azaldu zituzten. Horretarako, animalien lege babeserako eremua sortzea eta Ertzaintzan animalien tratu txarretan espezializatutako unitate bat sortzea proposatzen dute, bestelako neurrien artean.

Azkenik, Aulki Zuriak hautagaitzak programan izango duen puntu bakarra aurkeztu zuen: boto zuria legalki zenbagarria izatea, boto horien araberako aulkiak hutsik gera daitezen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.